Bat egin trantsizio ekologikoarekin eta ekonomia zirkularrarekin
Jardunaldiak, tailerrak eta ikastaroak
Ekonomia zirkularrak hainbat eta hainbat onura eskaintzen dizkie erakundeei, baina, batez ere, enpresen irabaziak nabarmendu behar dira, baliabideak optimizatzeko aukera ematen baitu, lehiakorragoak izateko. Gainera, klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzen du.
Ekonomia zirkularraren lau erronka estrategikoak hauek dira:
Baliabide natural birsortzaileen erabilera bultzatzea
Baliabideen erabilera optimizatzea
Produktuen bizitza baliagarria luzatzea
Zikloak ixtea
Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak gaitzea trantsizio ekologikoak eta ekonomia zirkularrak beren erakundeei eskaintzen dizkien aukerak detektatzeko. Enpresak izango dira eraldaketa aktiboaren protagonistak; ekonomia zirkularraren aldeko aurrerapausoak emateko neurri egokienak identifikatzeko eta aplikatzeko gai izango dira.
Ekonomia zirkularraren eta trantsizio ekologikoaren arloetan aukerak identifikatu.
Ekonomia zirkularrareko ekoizpen maila ekoizpen prozesuan.
Optimizatu diseinua ekonomia Zirkularrari aurre egiteko.
Araudi aldaketei aurre-hartu. Frantsizio Ekologikoa eta Ekonomia Zirkutarra.
Egokitu zure negozio eredua Ekonomia Zirkularrera tehiakorragoa izateko.
Ebaluatu zein eragin duen Ekonomia Zirkularrak zure enpresaren negozio unitate bakoitzean.
Ebaluatu nola txertatzen den Ekonomia Zirkularra zure enpresako departamentuetan.
Ber-manufaktura prozesuaren bikaintasun maila.
Programa
Mondragon Unibertsitateko irakasleak
Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularrari eta Industria Iraunkortasunari buruzko ikerketa-taldeak (ECSI) gidatutako prestakuntza.
%100 finantzatua
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua finantzatua.
Gipuzkoako erakundeentzat
Gipuzkoako era guztietako erakundeei zuzendua; horietako 24ri aholkularitza emango zaie, ikaskuntza sendotzeko.
Euskaraz eta gaztelaniaz
Formazioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu ahal izango da.
Ibilbide pertsonalizatua
Parte-hartzaile bakoitzak modu pertsonalizatuan diseinatu ahal izango du bere prestakuntza-mapa, eta saioen datak aukeratu.
Online eta aurrez aurre
Saio batzuk online izango dira eta besteak aurrez aurre (Galarretako eta Arrasateko campusetan).
Ekonomia zirkularreko sentsibilizazio, kontzientziazio eta jardunbide egokiei buruzko jardunaldiak
Ekainak 7 - Online - Euskera 10:00etatik 13:00tara
Izena emateko, bete FORMULARIO HAU
↓
Helburuak: enpresa-sareko eta sare sozioekonomikoko enpresak sentsibibilizatzea, kontzientziatzea eta jardunbide egokiak erakustea, trantsizio ekologikoaren etae Ekonomia Zirkularraren bidez sortzen diren aukerak identifikatzen laguntzeko eta Eonomia Zikularrean eskumenak hartzeko beharra sustatzeko.
Ekonomia zirkularreko gaitasunen trebakuntza
Erakundearen ebaluazioa eta hobekuntza
- Nivel de Economía Circular en la organización 30 de mayo (castellano) y 19 de septiembre (euskera) de 9:00 a 13:00
- Nivel de Ecoproductividad del proceso productivo 18 de mayo (castellano) de 9:00 a 13:00
- Nivel de excelencia del proceso de Remanufactura 25 de mayo (castellano) de 9:00 a 13:00
- Nivel de integración de la EC en los departamentos de la organización 6 de junio (castellano) y 26 de septiembre (euskera) de 9:00 a 13:00
Berrikuntzak Ekonomia Zirkularreko produktuen diseinuan
- Diseño para la manenibilidad 19 de mayo (castellano) de 9:00 a 13:00
- Diseño para el desensamblado 1 de junio (castellano) de 9:00 a 13:00
- Soluciones para el aprovechamiento de los recurso en la CAPV 31 de mayo (castellano), 14 de junio (euskera) y 12 de julio (castellano)
- Soluciones logísticas sostenibles de la CAPV 17 de mayo (castellano), 13 de junio (euskera) y 13 de julio (castellano)
Izena emateko, bete FORMULARIO HAU
↓
Ekonomia Zirkularreko Gaitasunen trebakuntza, Orientazioa eta Aholkularitza
17 de mayo (castellano y euskera) de 9:30-10:30
Izena emateko, bete FORMULARIO HAU
↓
Objetivo: que 24 empresas consoliden las competencias adquiridas en la formación de EC mediante el acompañamiento y asesoramiento
Gaiak
SARRERA
Eraldaketa ekologikoan eta ekonomia zirkularrean aukerak identifikatzea.
ONLINE SAIOA
TREBAKUNTZA
CIRCULAR TRANS
Zure erakundeak ekonomia zirkularrean duen maila ebaluatzea.
EKOPRODUKTIBITATEA
Produkzio-prozesuaren ekoproduktibitate-maila.
REMANEX
Birmanufaktura-prozesuaren bikaintasun-maila.
INMOIN ZIRKULARRA
Ekonomia zirkularraren adierazleen erabilera-maila enpresako sailetan.
NET CIRCULAR +
Negozio-eredu berrien identifikazioa eta proposamen kontzeptuala.
IND-SERVDES
Zerbitzu zirkularren identifikazioa eta proposamen kontzeptuala.
DISEINUA
Berrikuntzak Ekonomia Zirkularrerako produktuen diseinuan.
ACLIMA
Baliabideak aprobetxatzeko soluzioak.
MUGIKORTASUNA ETA LOGISTIKA
Irtenbide logiko iraunkorrak.
SENDOTZEA
Gaitasunak sendotzeko orientazioa eta aholkularitza.
24 PLAZA
Irakasleak
Daniel Justel
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko Berrikuntza arloko koordinatzailea. Ekonomia zirkularraren eta iraunkortasunaren ikertzailea diseinu industrialaren ikuspegitik. CircularTRANS eta INMOIN Circular proiektuen buru da.
José Alberto Eguren Egiguren
Industria Ingeniaritzako doktorea. Industria-prozesuen diseinuan eta industria-produktuen bizi-zikloaren analisian espezializatua.
REMANEX proiektuaren buru da.
Joan Manuel F. Mendoza
Ikerbasque Research Fellow Circular Economy and Industrial Sustainability. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ECSI ikerketa-taldeko burua da.
Idoia Urain Descarga
Industria Ingeniaritzan eta Produktu Garapenean Graduatua. Ekonomia Zirkularreko doktoregaia. CircularTRANS II eta III eta INMOIN Circular proiektuetan parte hartzen du.
Dorleta Ibarra
Enpresa txiki eta ertainetako negozio-ereduetako berrikuntzaren arloko nazioarteko doktorea eta Diseinu Estrategikoko masterra. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea. NET Circular + proiektuan parte hartzen du.
Iñigo Ezpeleta
Ingeniari Tekniko Mekanikoa, Industria Antolaketako Ingeniaria eta Doktorea. Irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Industria Ekoizpena sailean.
Leire Gorroño
Industria-antolaketako ingeniaria, energiaren plangintza eta kudeaketa iraunkorreko master eta doktoretza batekin. Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Iker Legarda
Doktoregoa 2022an, “Opening the black box: Developing service design capability in established organisations over time” tesiarekin, IND-SERVDES aplikatu zuen zerbitzuen diseinuan enpresak trebatzeari lotuta.
Olga Martin García
Kimika Zientzietan lizentziatua eta Executive MBA. ACLIMAko zuzendari nagusia da.
Begoña Castillo Lacabex
Biologian lizentziaduna eta lurralde-antolamenduko eta ingurumen-plangintzako masterra. ACLIMAko araudiaren eta hondakinen arloko arduraduna da.
Leire Balzategui
Bide, ubide eta portuetako goi-mailako ingeniaria. MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterraren arlo estrategikoaren arduraduna.
Nerea Rojas
Industria Antolaketako ingeniaria. MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterreko Berrikuntza arloko arduraduna.